miércoles, 6 de junio de 2018

BELDARRA

Beldarra lepidopteroen ordenako intsektuen larba da.

Resultado de imagen de beldarraZizarearen tankerako gorputz luzexka dute, segmentutan zatitua. Ahoan pieza murtxikatzaileak dituzte. Abdomeneko eraztun gehienetatik hankak irteten zaizkie, eraztun bakoitzetik bi. Hosto-kimuak eta fruituak jaten dituzte. Gorputz biguna izaten dute, eta, maiz, kolore bizikoak dira, toxikoak edo gustu txarrekoak direla adierazteko. Ez dute ikusmen ona, eta gainerako zentzumenak ere ez dira oso eraginkorrak. Begi sinpleak dituzte, eta ez konposatuak helduek bezala. Antenak erabiltzen dituzte janaria bilatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario